Goikoplazan dituen lursailak doan lagatu dio Laudioko Udalak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari, bi erakundeen artean iaz sinatutako hitzarmenean zehaztutakoa jarraituz.
Akordio horren arabera, Jaurlaritzak alokairu erregimeneko 85 etxebizitza eraikiko ditu orube horietan. Modu horretan, "alokairu sozialetako etxebizitza bat eskatzen duten 352 pertsona baino gehiagori" erantzungo zaie, Udalaren hitzetan. Laudioko alkateak adierazi du egitasmo horrek balioko duela "herriko gazteen emantzipazioa" sustatzeko, eta "udalerriko biztanleen onerako" izango dela.
Udalak nabarmendu du "hiru etxebizitza izateko eskubidea" gordeko duela, "sor litekee edozein premietarako". Tokiko erakundearen hitzetan, 3,3 milioi eurokoa da lagatutako lursailen balioa.