Guardianen itxiera

Guardian enpresak ziurtatu du langile guztiak kaleratuko dituela lantegia saltzeko akordioren bat lortu arren

Erredakzioa 2025ko mar. 6a, 16:00

Pasa den astean Bilbon mobilizatu ziren beharginak. / Aiaraldea.eus

Multinazionalak hainbat hedabidetan zabaldu du ez duela baztertzen lantegia "inbertsore sendo bati" saltzea, baina ziurtatu du behargin guztiak kaleratuko dituela lehenbizi.

Guardian konpainiako zuzendaritzak adierazi du ez duela alboratzen Laudioko azpiegiturak saltzea "inbertsore sendo bati", baina "ez diola inolako lan ardurarik utziko". Hau da, balizko salmenta hori soilik gertatuko dela astelehenean abiatutako lan espedientea burutu eta gero, 171 langileak behin kaleratuta, alegia.

Enpresak berak erantsi du martxoaren 3an aurkeztu zuela kaleratzeak egikaritzeko dokumentazioa eta 30 eguneko kontsulta tartea egongo dela. Halaber, aipatu du hitzarmen kolektiboa errespetatuko duela eta negoziatuko duela. Horrez gain, positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzaren jarrera, balizko inbertsoreekin harremanetan jartzeagatik.

Astelehenean elkarretaratzea egin zuten kaleratzear dauden langileek Laudioko lantegiaren aurrean. Gaur Arabako Batzar Nagusietara jo dute eta datorren astelehenean berriro egingo dute protesta fabrikaren atarian. Horrez gain, martxoaren 15ean "Eskualdeko ekimena" deitu dute Guardian enpresaren itxieraren eta eskualdeko enplegu suntsiketaren kontra, Gasteizen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide