Bukatutzat jo dute Aiala Vidrion gaur abiatutako greba mugagabea eta 22:00etan sartuko dira langileak euren postuetara. Hori ahalbidetzeko akordioa erdietsi dute enpresako zuzendaritzak eta sindikatuek.
Horri esker, Adecco enpresaren esku geratu behar ziren hamahiru beharginek euren harremana mantenduko dute Aiala Vidrio konpainiarekin. Hau da, ez da kaleratzerik egongo.
Hori bai, espedizio atala desagertzea adostu dute negoziazioetan. Hain zuzen, sekzio horretan lan egiten zuten hiru garraiolariek onartu dute beste ardura batzuk hartzea lantegian eta kanpoko enpresa batek hartuko ditu euren orain arteko zereginak.
Konpromiso hori hartuta ekidin dituzte hamahiru kaleratzeak eta gaueko txanda fabrikara sartuko da beharrera.