Kontzertua eskainiko du Sara Zozayak ostiral honetan Faktorian, 20:00etan. Sarrerak salgai daude Faktoria.eus atarian, eta Aiaraldea Komunikabideak bi pertsonentzako pasea zozkatuko du bihar, hemen.
Musikari donostiarrak azaldu du "kriston gogoa" duela ostiraleko emanaldirako. Izan ere, Faktoriakoa "publiko ezberdina" izango dela uste du, eta "askoz presio gutxiagorekin" sentitzen da horregatik.
Kontzertuaren ezaugarriez galdetuta, Zozayak aurreratu du Faktoriako espazio eta publikora egokitutako emanaldia eskainiko duela. "Nire errepertorio guztitik aukeratuko dut sentitzen dudana hor enkajatzen duela eta hori izango da sorpresa. Posible da kanta ezagun bat kanpoan utzi eta kanta zahar bat ekartzea, hori da nire kontzertuak antolatzeko modua", azaldu du barkalariak Aiaraldea Komunikabidearekin izandako solasaldian.