Jende mordoak bete du Arraño Gela gaur eguerdian Luis Mari Tomé 'Nene' omentzeko. Cosecha del 48 eta Berakatz Zopako Kofradiak antolatu dute eta dozenaka herritar ez dira falta izan babesa eskaintzeko.
Irakurritako panegirikoan azpimarratu dituzte Tomék egindako ekarpen mordoa herriari: Ñorrala kuadrillarekin jaietan ekitaldi anitzak antolatzen edo Laudio Eskubaloi Klubean umeak entrenatzen eta zuzendaritzan, esaterako.
Behin testua irakurrita, lagun eta senideekin egin dituzte argazkiak Kultura Etxean eta gero kanpora jo dute, erraldoiekin eta familia giroan beste argazki bat egiteko eta guztiek elkarrekin pote bat hartzeko.