Guardianen itxiera

Guardianeko langile gehienek onartu dute enpresa ixteko zuzendaritzaren proposamena eta uko egin diote epaitegietara joateari

Erredakzioa 2025ko api. 4a, 17:20

Labea itzali zutenean Guardianen aurrean eginiko mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

Gaur arratsaldean langile batzarraren ostean egin dute bozketa, baina emaitza oso parekatua izan da ekoizpenean diharduten beharginen artean. 

Laudioko lantegia ixteko Guardianeko zuzendaritzak eginiko proposamenaren alde lerratu dira langileen gehiengoa. Modu horretan, multinazionalak proposatutako kalte ordainak onartu dituzte, eta uko egin diote epaitegietara joateari, nahiz eta hori izan enpresan ordezkaritza duten bi sindikatuen (ELA eta LAB) hasierako asmoa. Bi sindikatuen asmoa zen auzia judizializatzea, itxieraren arrazoi objektiborik ez dagoela argudiatuta. 

Gaur eguerdian eginiko batzarraren ostean egin dute bozketa, eta emaitza oso estua izan da ekoizpenean diharduten beharginen artean:  67k bozkatu dute zuzendaritzaren proposamenaren alde, eta 65k ezetz. Buruzagien artean, aldiz, 30ek bozkatu dute proposamenaren alde, hiruk ezetz, eta batek bozka zuria eman du. 

Modu honetan amaituko da Guardianek urtarrilean abiatutako itxiera prozesua. Urtarrilaren 20an iragarri zuen enpresak Laudioko fabrika ixteko asmoa zuela, eta hurrengo astean ekin zion labea itzaltzeari. Langileak kaleratzeko espedientea, aldiz, martxoaren 3an aurkeztu zuen zuzendaritzak, eta ordutik hona hainbat bilera egin ditu Enpresa Batzordearekin, baina adostasunik lortu gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide