Hirugarren labe bat jarriko du martxan Vidralak Laudion, 75 milioi euroko inbertsioa aurreikusita

Aimar Gutierrez Bidarte 2025ko api. 30a, 20:46

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Imanol Pradales lehendakariak Aiala Vidrio bisitatu du gaur. Atzo egin zuen Vidralak akziodunen batzar nagusia eta 75 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du Laudioko lantegian, hirugarren labe bat martxan jarri eta produkzioa handitzeko.

Imanol Pradales lehendakaria jaso dute gaur Laudioko Aiala Vidrio lantegian, enpresak aurki martxan jarriko duen labe berria bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Atzo egin zuen Vidralak urteroko akziodunen batzarra, eta inbertsio garrantzitsuak iragarri dituzte eskualdeko faktorian.

75 milioi euroko inbertsioa Laudion

Carlos Delclaux Vidralako presidenteak eta Raul Gomez zuzendari nagusiak eman dute akziodunen batzarrean adostutako neurrien berri. Testuinguru ekonomiko eta industriala "oso ziurgabea eta delikatua" dela azpimarratu dute bi enpresaburuek. Halaber, inbertsio handiak aurreikusi dituzte, "taldearen sendotasuna eta hazkunderako gaitasuna erakutsiz".

Delclaux eta Gomezek azpimarratu dute azpiegitura berriak "hamalau urteko bizi-aurreikuspena izango duela eta hamarkadetako bizitza ziurtatzen diola Laudioko lantegiari".

Bide horretan, Laudioko lantegian hirugarren labe bat inauguratu dute gaurkoan. Produkzio lerro berriak 75 milioi euroko inbertsioa suposatuko du Vidralarentzat. Delclaux eta Gomezek azpimarratu dute azpiegitura berriak "hamalau urteko bizi-aurreikuspena izango duela eta hamarkadetako bizitza ziurtatzen diola Laudioko lantegiari". Labeak, gainera, fabrikaren energia iturri nagusia den gas-naturala gutxiago kontsumituko duela ziurtatu dute, "energia iturri elektrikoen alde eginez".

Gaur jendaurrean aurkeztutako hirugarren labearekin batera, instalazio fotovoltaiko berria eta beira birziklatzeko azpiegitura instalatuko ditu Vidralak Laudion. Inbertsio plan berri horrekin guztiarekin, lehiakortasuna handitu nahi du multinazionalak, eta beirazko botilen fabrikazioan puntako enpresa gisa aldarrikatu du bere burua.

Hiru ardatz hazkunderako

Halaber, hiru ardatz edo faktoreren gain jarri du Vidralak aurreikusitako hazkundearen arrakasta: Vidrala taldearen inbertsioak, bake soziala eta erakunde publikoen laguntza.

75 milioi euroko inbertsioa "bake sozialaren" berme izan behar dela azpimarratu du Raul Gomez zuzendari nagusiak.

75 milioi euroko inbertsioa "bake sozialaren" berme izan behar dela azpimarratu du Raul Gomez zuzendari nagusiak. Gomezen hitzetan, konfliktibitateak hainbat inbertsio uxatu ditu euskal industrian, eta sindikatuen diskurtso "oldarkorretan" jarri du fokoa. Laudioko lantegian sei urteko lan hitzarmena sinatzeko asmoa adierazi du Vidralako zuzendari nagusiak, "soldaten igoera suposatuko lukeena".

Lan-gatazkak lantegian bertan bideratzeko beharra ere azpimarratu du Gomezek. Bere ustez, iragan martxoan sindikatuek Aiala Vidrion deituriko greba "saihestu zitekeen", eta zuzendaritzak balizko lan-hitzarmena lortzeko lan egin duela aldarrikatu du.

Sintonia hobea erakutsi dute Vidrala taldeko buruek erakunde publikoekin, eta Imanol Pradalesen bisita da horren adibide. Lehendakariak goraipatu du Vidralak "mundura Laudiotik begiratzeko egin duen apustua", multinazionalaren erabaki organo nagusiak eskualdean bertan egotea goraipatuz. Deskarbonizazioaren eta hazkundearen adibide jarri du gobernuak beira konpainia: "Aiaraldeak badu etorkizuna eta badu etorkizun industriala".

Produkzioaren etenaldiak "galera milioidunak" suposatu dizkiola aitortu du Vidralak, eta neurriak hartuko ditu Red Electrica Españolaren aurka

Argindar mozketa

Iberiar penintsula osoari eragin zion argi itzalketa masiboaren biharamunean egin du Vidralak akziodunen batzarra. Argi mozketak ez du eraginik izan multinazionalaren aurreikuspenetan, baina gertatuarekin oso haserre azaldu dira Delcalux eta Gomez.

"Astelehenean gertatutakoa oso larria eta arriskutsua" dela adierazi du Carlos Delclaux presidenteak. Argi mozketak ordu luzez eten zuen produkzioa Vidralak Iberiar penintsulan barreiatuta dituen bost lantegietan, eta astearteko goizaldeko ordu txikiak arte ezin izan zituzten guztiak berriro abiarazi. Gaur gaurkoz ere, argi mozketak eragindako kalte guztien azterketa eta bukatu gabe dituela azaldu du multinazionalak.

Produkzioaren etenaldiak "galera milioidunak" suposatu dizkiola aitortu du Vidralak, eta neurriak hartuko ditu Red Electrica Españolaren aurka. Raul Gomez zuzendariak "industria gizarteko elementu nuklearra" dela azpimarratu du, eta "hori babesteko ardura" eskatu die erakunde publikoei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide