Aiaraldeko jai-zaparradak ez du etenik: atzo arratsaldean jaurti zuten Zaguzarrak kuadrillako kideek Gardeako jaietako txupina, asteburu osoko ospakizunei hasiera emateko.
Suziriak zeru grisean eztanda egin baino lehen, ordea, hainbat ekintza antolatuak ziren dagoeneko jai egitarauaren barruan, hala nola padel txapelketa, Aiaraldeko Astoak R. T. taldearen errugbi entrenamendu irekia, bola-jokoa eta bakarrizketak; Julen Pagazaurtunduaren eta Unai Apraizen eskutik azken horiek.
Gaur eta bihar artean, askotariko egitaraua prestatu dute, jai-giroa eten ez dadin. Eider Arbaizagoitia jai batzordeko kideak aurreratu dizkigu lerroburuak, baina hemen kontsultatu daiteke larunbateko egitaraua, eta hemen igandekoa.