Manttalingo alaba ikuskizunaz gozatzeko aukera egon zen atzo Faktorian. Mikel Etxabururen izen bereko liburuan oinarritutako saioa izan zen, Frankismoan Saturrarango kartzelan preso egondako emakumeen memorian oinarritutakoa. Bere liburuko hainbat olerki errezitatu zituen Etxaburuk oholtza gainetik, Nerea Zuloagaren ahotsa, Irina Alvarez bibolina eta Jon Gardokiren akordeoia lagun zituela.