Euskal Herriko Torturatuen Sareak otsaila hautatu zuen nazio ekimena aurkezteko eta aldarrikatzeko herritar torturatuen lekukotza eta bizipenak beharrezkoak direla gizartearen oraina eta etorkizuna eraikitzeko.
Aiaraldean aurretik bilerak egin zituen eragileak eta tratu txarren praktika sufritu dutenen sarea ehuntzen jarraitu nahi du datozen bi hilabeteetan.
Horretarako lau hitzordu finkatu ditu Laudioko Kultura Etxean 18:00etatik 20:00ak arte maiatzaren 14an, 21ean eta 28an, baita ekainaren 4an ere.
Otsailean Kursaalen egindako agerraldian aurkeztutako karpetak banatuko dituzte interesdunen artean eta nahi dutenei zalantzak argitu eta nahi beste informazio eskainiko diete.
Gogoratu beharra dago Torturaren Aurkako Taldeak 90 kasu zenbatu dituela gutxienez eskualdean.