Zer da Euskaraldia zuretzat?
Euskararen alde borrokatzeko beste momentu bat, gure euskara aldarrikatzeko unea, euskaraz aritzeko beharra.
Nola parte hartuko duzu bertan?
Ahalik eta gehien euskaraz egiten, ahalik eta gehien euskara partekatzen, gure hizkuntza maitagarri hau mundura zabaltzen.
Zure inguruko hizkuntza ohituretan eragina izango duela uste duzu?
Bihotzez ahaleginduko gara eta topera ibiliko gara behintzat. Gora euskara eta euskaldun ausartak!