Osakidetzak gaur zabaldu du nola eragingo dieten oporrei lotutako murrizketek osasun zerbitzuko zentroei. Printzipioz, Aiaraldean anbulatorio bakarrak murriztuko du bere ordutegia, Laudiokoak.
Hain zuzen, irailaren 12ra arte 8:00etatik 17:00ak arte egongo da irekita, ordutegia laburtuta. Larrialdi zerbitzua, printzipioz, mantenduko da.
Edonola ere, Galdakaoko ESIra lotuta dauden gainerako azpiegiturak, Amurriokoa salbu, eragina nabaritu dezakete, oraindik txanda guztiak nola beteko dituzten negoziatzen ari dira eta.
Gogoratu beharra dago iaz murrizketak egon zirela Artziniegan eta Luiaondon ere
Sindikatuek ohartarazi dute arazoak sor daitezkeela
Hala eta guztiz ere, Osakidetzako sindikatuek azaldu dute arreta eskaintzeko arazoak sor daitezkela udan. Izan ere, osasun sistema publikoaren zuzendaritzak aipatu die oporren ondorioz, funtsezko langileekin funtzionatuko dutela eta, hortaz, bajak hartzeko beharra egonez gero, hutsuneak gerta daitezkeela.