Jai giroa nagusitu da ekaineko azken larunbatean Laudion, Sanpedropekoen eskutik. Jai kuadrillek hartu zuten atzoko egunaren gidaritza, ohiko eskema jarraituta. Goizean Aldai plazako estalkian bildu ziren, tortilla eta sukalkia prestatzeko. Prestatutakoa jan zuten jarraian, lagunartean.
Arratsaldean, aldiz, Laudio Harro ekimenarekin egin zuen bat egitarauak. Yogurinha Borova eta Aurori Badiola arduratu ziren bazkalostea girotzeaz, Bingoz Bingo ikuskizunarekin. Horrez ostean, kalejira egin zuten herrian barrena, LGTBIQ+ harrotasuna aldarrikatzeko. Gauean, aldiz, Aldai plazara itzuli zen giroa, Nonahi erromeriarekin eta Pakita Penas DJ laudioarrekin.