Sanpedropekoekin egin du bat LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunak aurten Laudion. Hori dela eta, bi ekimenak bateratu dituzte, Laudio Harroren barruko ekitaldiak kuadrillek antolatutakoekin uztartuz.
Gauzak hala, atzo arratsaldean Yogurinha Borova drag artista laudioarra arduratu zen tortilla eta sukalki txapelketako bazkalostea girotzeaz, Aurori Badiolarekin batera eginiko Bingo bingo ikuskizunarekin. Ondoren, kalejira aldarrikatzailea egin zuten herrian barrena, "oldarraldi LGTBI+fobikoaren aurka".