Aretako jaietako egitarau osoa, hemen ikusgai

Erredakzioa 2025eko ekainaren 30a

Gazte Asanbladak antolatutako herri bazkariarekin hasiko dira jaiak. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 24tik 27ra luzatuko dira Aretako jaiak aurten, eta behin betiko egitaraua osatu berri dute. Urteroko eskema mantenduko du ospakizunak, ohiko ekintza arrakastatsuekin: herri bazkaria, paella zein marmitako txapelketak, traila edorta mugarriei bisita. Hala ere, egongo dira baita ekintza berritzaileak ere, auto klasikoen topaketa kasu. Horrez gain, presentzia handia izango dute baita Aretako buruhandi eta hanka-luzeek, aurtengo txupineroak izango baitira. 

Musika eskaintza zabala ere egongo da, hiru egunetan egongo baitira kontzertuak: Gauargi erromeria eta Aretatik At ostegunean; Deriba, Galletazo (Gatillazo taldearen tributua) eta Itzal erromeria ostiralean; eta Malko, Iratzar erromeria eta DJ Radio Patio larunbatean. Igandean, aldiz, Peio Rivas magoa arduratuko da arratsaldea girotzeaz. 

EGITARAU OSOA

Uztailak 24, osteguna

15:00 // AG.A-k antolatutako bazkaria
17:00 // ElektrotxarA.G.A
19:00 // Pregoiaren irakurketa eta txupinazoa
19:15 // Aretako buruhandien eta trimakoen irteera
19:15 // Kalejira Aretako trikitilari eta txistulariekin
20:00 // Petanka popularra
22:00 // Erromeria Gauargirekin
00:00 // Aretatik At

Uztailak 25, ostirala: Santiago Eguna

09:00 // XII. Alpitxu mendira igoera
11:00 // XII. Paella txapelketa
14:00 // Paella txapelketaren sari banaketa
16:30 // III. Ping-pong txapelketa
18:00 // Buruhandiak Galtzagorrirekin
18:00 // Ardi txakur lehiaketa Santa Anako zelaietan
19:30 // Pintxo dastaketa C.S.C aurrean
19:30 // Aizkora erakustaldia
21:00 // Eskupilota profesionaleko partiduak
22:30 // Kontzertuak eta erromeria
Deriba / Galletazo (Gatillazoren tributua) / Itzal erromeria

Uztailak 26, larunbata: Santa Ana Eguna

10:00 // Mugarriei bisita
10:00 // Marmitako txapelketa
12:00 // Meza Santa Anaren omenez
12:00 // Puzgarriak C.S.C aurrean
12:00 // Igelaren jokoa Aratz tabernaren aurrean
13:00 // Aretako txistulariei VI. omenaldia
13:00 // Laudioko Arloteen bisita
14:00 // Marmitako txapelketaren sari banaketa
14:30 // Bazkaria, 80 urteko gorakoei omenaldia eta dantzaldia
17:00 // Arabar bola joko txapelketa
18:00 // Apar festa C.S.C aurrean
18:00 // VII. Areta trail lasterketa
18:05 // II. Areta trail txiki
21:00 // Odoloste jana herrikoia
21:00 // Dantzaldia C.S.C aurrean
22:30 // Kontzertuak eta erromeria
Malko / Iratzar erromeria / DJ Radio Patio

Uztailak 27, igandea: Santa Anatxu

10:30 // Rafa Olabarria Memorialaren esku pilota finalak
11:00 // Auto klasikoen elkarretaratzea
12:00 // Herri kirolak
13:00 // Bi Hotsak abesbatzaren emanaldia Santa Ana parrokian
15:00 // Bazkari herrikoia
17:00 // Nerabeentzako graffiti tailerra
17:00 // III. Ping-pong txapelketaren finalak
18:30 // Peio Rivasen magia emanaldia
20:00 // Txokolatada C.S.C aurrean
20:30 // Aretako buruhandi eta trimakoen irteera
21:00 // Dantzaldia C.S.C aurrean
22:00 // Jaien amaiera traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide