Aurten ere ez dute hutsik egin. Urtero bezala, 'Busti zaitez esklerosi anizkoitzagatik' ekimena egin dute gaur goizean Laudion. Materiala saltzeko postua jarri dute Batzalarrin kalean, eta pintxoak ere eskaini dituzte.
Ohikoan bezala, esklerosi anizkoitza dute pertsonak laguntzera bideratuko duten bildutako dirua, eta baita gaixotasun horren ikerketara ere.
Javi Vales da egitasmoaren antolatzaileetako bat, eta ekimenaren nondik norakoak azaldu ditu.