3x3 saskibaloi txapelketa egin zuten atzo Lamuza parkeko kantxan, Laudioko Gazte Asanbladaren eskutik. Pozik azaldu dira antolatzaileak ekimenak izandako harrerarekin, 40 pertsona inguruk hartu baitzuten parte, bost pertsonako zortzi taldetan banatuta.
Txapelketa amaituta, abuztuko jaiei begira jarriko dira Gazte Asanbladako kideak, herri bazkari jendetsua antolatzen baitute urtero sanrokeen bigarren egunean. Otordu hori Gaztetxean egin izan da historikoki, baina espazio hori hustarazi zenean txosnagunera mugitu zuten ekimena.
"Gaztetxea berriz zabaltzeko baldintzak"
Hala ere, "Gaztetxea berriz zabaltzeko baldintzak" ematen ari direla uste dute asanbladako kideek. Hala jakinarazi zuten ekainean (gaztetxearen hustutzetik hiru urte bete berritan) zabaldutako bideoan. Gauzak hala, asanbladara batzeko deia luzatu diete herriko gazte guztiei.
Argazkiak: Laudioko Gazte Asanblada