Kultur Faktoriaren Sormen Egonaldietan parte hartzen ari da Nerea Castaño uneotan. Biitxi izen artistikoa baliatzen du sortzaile amurrioarrak, eta indarraren kontzeptua sorkuntza prozesuan nola islatzen den ari da aztertzen. Azaldu duenez, tarotaren karta batetik abiatu du proiektua, eta pintura zein eskultura lantzen ari da.
Gaur aurkeztuko ditu orain arte garatutakoen emaitzak, Faktorian arratsaldeko zazpietan egingo den saio irekian. Asier Handyrekin batera arituko da bertan.