Ez da aurreikusten medikurik egotea Laudioko Etengabeko Arreta Gunean Txupinazo eta San Rokezar egunetan, LABek salatu duenez

Txabi Alvarado Bañares 2025eko abuztuaren 13a

Iaz elkarretaratzea egin zuten festetan, pertsona bat hil zelako bihotzekoak jota ZIU mugikorrean medikurik ez zegoen une batean. / Aiaraldea.eus

Sindikatuak salatu du tenperatura altuak aurreikusten direla bi egun horietarako. 

Astelehenean ez zen medikurik egon Laudioko Etegabeko Arreta Gunean (EAG). Hala salatu du LABek, eta ohartarazi du egoera hori errepikatuko dela abuztuaren 15ean eta 17an; hau da, jaietako Txupinazo eta San Rokezar egunetan, lehenago "zuzentzen ez bada". 

Sindikatuko kideek nabarmendu dute tenperatura altuak aurreikusten direla egun horietarako. "Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ziurrenik alarma motaren bat ezarriko du. Onartezina da Osakidetzak eskualdea baztertzea; izan ere, baliabide sanitario nahikorik gabeko jardunaldietan egoera latzak jasan dituen eskualdea da", salatu dute. 

Murrizketa horiek "hain data seinalatuetan eta tenperatura itogarriekin egitea" ere deitoratu dute, horrek "ahultasun-egoera" sortzen duelako "Laudioko biztanle guztientzat". Gauzak hala, egoera zuzentzea eskatu diote Osakidetzari, EAG guztietan lan-talde osoa egotea bermatuz. 

Herritarrei, aldiz, egoera salatzen jarraitzeko deia luzatu diete, eta baita prebentzio neurri pertsonalak areagotzea ere. 

Osasun baliabide gabezia presente egon zen iaz ere Laudioko jaietan. Pertsona bat hil zen bihotzekoak jota, Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorrean medikurik ez zegoen une batean, eta gertatutakoa salatzeko etenaldia egin zuten festetan. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide