Espainia mailako epaile izateari utzi dio Gotzon Palaciosek. Hala jakinarazi du Arabako Futbol Federazioak. Zehaztu dutenez, laudioarra Arabako oinarrizko futbolean arituko da hemendik aurrera, eta Arbitroen Euskal Batzordeko zuzendaritzaren parte ere izango da.
Palacios Hirugarren Mailan aritu da arbitro moduan, eta laguntzaile funtzioak ere bete ditu Bigarren Bn eta Bigarren Federazioan.
Mugarri ugari utzi ditu Palaciosek arbitro moduan. 2022an, adibidez, Hondartza futboleko Espainiako Txapelketan aritu zen Laudioko bizilaguna.