Ez zuten erronka makala gaur Rakataplako kideek gastronomia txapelketarekin. Sanrokeen bi zatien arteko atsedenaldia hamar egunekoa da aurten, eta untxi zein tortilla lehiaketa erdiko larunbatean geratu da, horrek zekarren arriskuarekin. Gainera, norgehiagoka egingo zen edo ez ere zalantzan egon da hainbat egunez, Udalaren dirulagutzarekin egondako tira-biren ondorioz.
Baina bi faktore horiek ez dute urteroko zitaren arrakasta zapuztu. Dozenaka parte hartzaile bildu dira Aldai plazan goizeko lehen ordutik, eta 65 kazola eta tortilla aurkeztu dituzte guztira.