Antonio Oyarzabal pianista laudioarrak berriro joko du Espainiako Orkestra Nazionalarekin, Nuno Coelho zuzendariaren aginduetara. Soria eta Leonen izango dira emanaldiak irailaren 11n eta 12an.
Zehazki, Sorian Teatro Palacio de la Audiencian egingo dute kontzertua Udazkeneko Musika Jaialdiaren barruan. Leonen, aldiz, Auditorioan antolatu dute kontzertua, Espainiako Musika Jaialdiaren testuinguruan.
Hitzordu bietan solista gisa joko du Oyarzabalek eta, hain zuzen, Carmelo Bernaola konpositore euskaldunaren Nostálgico pieza landuko du.
Bigarren esperientzia
Nabarmendu beharra dago laudioarrak parte hartu duela jadanik orkestra horrekin. Iaz izan zen kontzertua Madrilgo Auditorio Nazionalean, azaroaren 10ean. Julia Cruz izan zen zuzendaria emanaldi horretan.