Bigarren postua erdietsi du Ibone Suarez patinatzaileak Europako Patinaje Artistikoko Txapelketan. Modalitate librean lehiatu da Lautxirrinkako kidea, Kadete kategorian. Bere klubeko kideak "oso harro" azaldu dira lorpenarekin. "Oso harro gaude zutaz, zure ahaleginaz, zure talentuaz eta zure dedikazioaz", helarazi diote taldekideari, "lorpen hau zure etengabeko lanaren eta egunero patinen gainean erakusten duzun pasioaren emaitza da".
Honakoa ez da kirolari laudioarrak aurten lortu duen marka bakarra, uztailean brontzezko domina eskuratu baitzuen Espainiako Txapelketan. Lau urterekin hasi zen Suarez kirola egiten eta hamaika urterekin parte hartu zuen lehenengo aldiz txapelketa batean.
