Garnica taldekoa den Valencia de Don Juan enpresako langile batzordeak ohar gogorra argitaratu du Maderas de Llodion bizitzen ari diren egoerari buruz. UGT eta CCOO sindikatuek osatzen duten batzordeak erabat errefusatu du zuzendaritzaren erabakia 39 langile kaleratzeko, horrek deslokalizazioa eta enpleguaren galera ekarriko baititu.
UGTk eta CCOOk azpimarratu dute egoera Garnica konpainiako arduradunen kudeaketa "penagarriaren" emaitza dela eta horrek "ezinegona eta ondoeza" sortzen duela beharginen artean.
Sindikatuek nabarmendu dute langileen kolektiboa dela betetzen ez diren aurreikuspenen biktimak.
Halaber, elkartasuna eta babesa adierazi diete Laudioko langileei eta Garnica taldearen barruan batasun sindikalerako deia zabaldu dute.