Maderas de Llodio greba mugagabean

Arratsaldeko manifestazioaren zain, babes handia jaso dute Maderas de Llodioko langileek eguerdian

Aitor Aspuru Saez 2025eko irailaren 18a

Gaur izaten ari da Maderas de Llodioko langileen bigarren greba eguna, Garnica taldeak iragarritako 39 kaleratzeen aurka. Jendetza elkartu da eguerdian egindako elkarretaratzean. 19:00etan abiatuko da manifestazioa Zumalakarregiko biribilgunetik.

Maderas de Llodio enpresako beharginak buru-belarri sartuta daude bigarren greba egunean Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeak gelditzeko. Goizean produkzioa erabat eten dute eta eguerdian lantegitik abiatu eta Herriko plazara jo dute.

Bidean zein elkarretaratzean inguruko enpresetako lagunen babesa izan dute: JEZ, Tubacex, Tubos Reunidos, Envases... konpainietako kideak batu dira eta Laudioko Udaleko langile asko ere bertaratu dira.

Garnicak Leonen duen enpresako langile batzorde osoak parte hartu du mobilizazioan, baita Baños de Río Tobiako (Errioxa) CCOOko ordezkariek ere.

Horrez gain, nabarmendu beharra dago Garnicak Leonen duen enpresako langile batzorde osoak parte hartu duela mobilizazioan, baita Baños de Río Tobiako (Errioxa) CCOOko ordezkariek ere. Leongo lankideek adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari oso larrituta daudela egoerarekin eta Maderas de Llodio ez dela Garnica taldearen egoeraren arduraduna. Ondorioz, tokiko langile batzordearekin harremanetan daude elkarlanean aritzeko eta zuzendaritzari erantzuteko.

Gaur manifestazioa

Goizeko mobilizazioekin batera, azpimarratu beharra dago arratsaldean manifestazioa deitu dutela. 19:00etan abiatuko da Zumalakarregiko errotondatik -Eroskikoa deiturikoa- eta plazan amaituko dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide