Ekintzaz betetako asteburua Laudion, euskararen alde

Txabi Alvarado Bañares 2025eko irailaren 25a

10.000 kilometro baietz! ekimenaren hirugarren edizioa egingo dute igandean. / Aiaraldea.eus

Euskal jaiaren ohiko egitarauaz gain, '10.000 kilometro baietz!' erronka egingo dute igandean, Laudioko ikastetxe guztien artean. 

Asteburuan jai giro euskaltzalea nagusituko da Laudion, Euskal jaiarekin. Aurreko urteetan bezala, udalerriko hainbat eragilek batu dituzte indarrak, ostiraletik igandera arte luzatuko den egitaraua osatzeko.

Ostiral arratsaldean egingo dituzte lehen jarduerak: umeentzako tailerrak eta txokolate jana. Larunbatean, aldiz, goizetik gauera arte luzatuko da programa. Baserritarren azoka, herri kirolak eta irrintzi txapelketa egongo dira lehen bizi. 14:30ean herri bazkariaren txanda iritsiko da. Otordurako tiketak 10 euroren truke eskuratu daitezke, El Lio tabernan.

Bertsolariak arduratuko dira bazkalostea animatzeaz. Aroa Arrizubieta, Gorka Pagonabarraga eta Peru Abarrategi arituko dira mikrofono aurrean inprobisatzen, Serapio Lopezek planteatutako gaietatik tiraka.

Ondoren, mus txapelketa eta kantukadarekin girotuko dute arratsaldearen hasiera, eta musika eskaintzarekin itxiko dute eguna, Orekka erromeriaren eta Pakita Penas DJen eskutik.

10.000 kilometro baietz!

Igandea ere egun bizia izango da. Izan ere, 10.000 kilometro baietz! ekimenaren hirugarren edizioa egingo dute, 9:00etatik 19:30era. Euskararen aldeko egitasmo hori 2021ean egin zen lehenbiziko aldiz, Laudio Ikastolaren eskutik. Aurten, aldiz, herriko ikastetxe guztiak batu dira antolakuntzara. 

Zumalakarregi etorbidean ibiltzean datza egitasmoa, parte hartzaile guztien artean aipatutako erronkara iristeko. Arloteek, euren aldetik, emanaldia eskainiko dute eguerdian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide