Garnicak gaurko bileran adierazi du jarraitzen duela 39 kaleratzeak egiteko asmoarekin eta langileek prentsaurrekoa deitu dute astelehenerako

Erredakzioa 2025eko irailaren 26a

Langile Batzordeak proposamenak eraman ditu gaurko bilerara kaleratzeak ekiditeko, baina zuzendaritzak ez ditu aintzat hartu. Batzarraren ostean langile batzuek eserialdia egin dute enpresarien autoaren aurrean.

Kontsulta epeko laugarren bilera izan dute gaur Maderas de Llodio enpresako langileek eta Garnica taldeko ordezkariek eta, momentuz, konpainiak ez du jarrera aldaketarik izan.

Izan ere, Langile Batzordeak proposamenak eraman ditu negoziazio mahaira ekoizpenaren %40 lekuz ez aldatzeko eta 39 kaleratzeak ekiditeko, baina zuzendaritzak ez du ezer jakin nahi izan, beharginen ordezkariek salatu dutenez. Halaber, zenbait galdera egin dituztela aipatu dute, oraindik erantzunik jaso ez dutela nabarmenduta. 

Batzarra amaitu denean, goizeko lehen orduetan bezala, grebalariek desadostasuna islatu dute lantegiko sarreran eta eserialdia egin dute zuzendaritzako autoen aurrean. Ertzaintza bertaratu da horren ondorioz, baina ez da inolako istilu edo identifikaziorik egon. 

Prentsaurrekoa astelehenean 11:00etan

Langileek errepikatu dute ez dagoela arrazoi objektiborik Garnicak 39 behargin kaleratzeko eta lanpostuen defentsan jarraituko dutela iragarri dute.

Halaber, irailaren 29an, astelehenean, prentsaurrekoa deitu dute 11:00etan lantegiaren sarreran eta jende orori luzatu diote bertaratzeko gonbita. 

Bideoko irudiak: LAB Aiara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide