2025/10/12 19:00

Zinema

'Romería'

'Romería'
Amurrio Antzokia, Amurrio

Iraupena: 111 minutu

Prezioa: 5,5 euro

Zuzendaritza: Carla Simon

Marina Vigora joango da bere aita biologikoaren familia ezagutzera. Aita hiesak jota hil zen, ama bezala, oso txikia zenean. Osaba-izebekin eta aitona-amonekin egiten dituen topaketen bidez, gaztea gurasoen kontakizun bat berregiten saiatzen da, baina denek sentitzen dute gehiegizko lotsa bikotearen droga-gatazken aurrean, eta Marinak gogorarazi egiten die hori bere presentziarekin. Bere lehengusuarekin bizi den nerabeen maitasun istorioa izango da bere gurasoak berrirudikatu eta haiekin konektatzeko aukera emango diona. Horrela, ipuin bat asmatzen du, amaren egunerokoari esker, familiak haiekiko sentitzen duen estigmatik libratzen duena eta iragana ulertzeko nahia betetzen duena... Familiaren memoriari buruzko filma, zuzendariaren trilogiari amaiera ematen diona, 'Verano 1993' eta 'Alcarràs' filmek osatua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide