Maderas de Llodio greba mugagabean

Maderas de Llodioko langileen ordezkariek alternatiba bat proposatu dute kaleratzerik egon ez dadin, baina zuzendaritzak ez du aztertu oraindik

Txabi Alvarado Bañares 2025eko urriaren 3a

Greban jarraituko dute Maderas de Llodioko langileek datorren astean. / Aiaraldea.eus

Beste bi bilera hitzartu dituzte bi aldeek datorren asterako, astelehenean eta ostegunean. 

Gaur egin dute Maderas de Llodioko Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epearen bosgarren bilera, baina ez da aurrerapausorik egon, Enpresa Batzordeko kideen hitzetan. Langileen ordezkarien arabera, zuzendaritzak ez ditu oraindik behar bezalako azalpenak eman ekoizpenaren %40a kanpora eraman eta 39 langile kaleratzeko asmoaren arrazoien inguruan. 

Sindikatuek, euren aldetik, hainbat proposamen jarri dituzte mahai gainean alternatiba moduan, baina enpresak ez ditu aukera horiek aztertu oraindik. Gauzak hala, beste bi bilera hitzartu dituzte datorren asterako. Astelehenean izango da lehena 15:00etan eta ostegunean bigarrena, 10:00etan. 

Gaurko bilera Gasteizen izan da. Izan ere, Garnica taldeko buruak ez ziren asteartean fabrikan deitutako bilerara bertaratu. Bilera telematikoki egitea eskatu zuen zuzendaritzak, langileen protestak zirela eta, baina sindikatuek uko egin zioten aukera horri, bilera garrantzitsua zela argudiatuta.

Ondorioz, hurrengo asteko bilerak ere eskualdetik kanpo egingo dira, Bilbon. Hala ere,  langileak ere Bizkaiko hiriburura joateko deia zabaldu dute bi egunetan. Asteazkenean, aldiz, manifestazioa egingo dute 11:30ean, Herriko plazaraino. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide