2025/10/31 18:00

Jaia

Gau Beltza

Gau Beltza
Lamuza parkea, Laudio

Aiaraldea Ekintzen faktoria-Kokoriko, Basalarrina, Kirikino aisialdi taldea, Lamuza eskolako guraso elkartea, Latiorro ikastetxeko guraso elkartea, Laudio Ikastola eta Sorginlarren hainbat ekintza antolatu dituzte Gau Beltza ospatzeko:

  • 18:00-19:30. Beldurrezko txokoak: ginkana, makillajea, eskulanak, kondaira. Lamuza parkean. Eguraldi txarra egitekotan Aldai Plazan.
  • 19:30. Beldurrezko kalejira Lamuza parketik Herriko Plazara.
  • 20:00. Dantzaldia, neguari ongi etorria emateko, Ikastolako dantza taldearen eskutik.
  • 20:15. Txokolatada. Kalejiran parte hartzen dutenek eta dantzariek lehentasuna izango dute. Jarraian, musika emanaldia, Ikastolako “IkaSahara” ikasle taldeak antolatuta, elkartasun txosna jana eta edanarekin.

Ekintza hauetan euskal mozorroarekin parte hartzeko deia egiten da, hau sarituko delarik.

  • Arimen gaua ospatzeko BiHotsak abesbatzak kontzertua eskainiko du.
  • 20:00. Kale animazioa Batzalarrin kaletik Alberto Acero plazara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide