Willis Drummond taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria izateagatik da ezaguna Jurgi Ekiza, baina bakarlari moduan ere ibilbide oparoa egin du. Abuztuan plazaratu zuen Argitzala diskoa, eta lan horren aurkezpen biran murgilduta dago uneotan. Bira horren baitan eskainiko du emanaldia igande honetan Faktorian. Arratsaldeko zazpietan izango da kontzertua eta sarrerak salgai daude hemen.
Ekizak berak bideoa zabaldu du kontzertura bertaratzeko gonbita luzatzeko Aiaraldeko herritarrei, eta nabarmendu honako hau izango dela bera Euskal Herrian ikusteko azken aukera momentuz. Izan ere, urriaren 28an eskainiko du birako azken kontzertua Baionan, baina bertara joateko sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.
Musikari baionarra bi aldiz aritu da eskualdean jotzen Aiaraldea Ekintzan Faktoriaren eskutik. Lehena 2020ko udan izan zen, bakarlari moduan Laudioko Abasto plazan:
Bigarren bisita, aldiz, 2023ko ekainean egin zuen, kasu horretan Faktorian eta Willis Drummondekin.