Udazkeneko Arropa Plaza ekimena egingo dute Faktorian larunbatean 11:00etatik 13:30ak arte. Tarte horretan kooperatibako egoitzako plazan dagoen arropa hartzeko beta izango dute bertaratutakoek.
Edonola ere, objetuei bigarren bizitza eskaintzeko ekimenak joan eta etorriko bidea proposatu du eta etxe eta armairuetan erabiltzen ez den arropa lagatzeko modu aproposa ere izango da. Hain zuzen, urriaren 10ean hasi zen jendea bere poltsak eramaten eta larunbatera arte tartea egongo da arratsaldez, 17:00etatik 20:30ak arte, alegia.
Arropa ez ezik, osagarriak edo zapatak ere dohaintzan eman ahalko dira, betiere egoera onean badaude -hau da, apurtu edo zikindu gabe-.
Larunbatean bertan, arropa hartu edo uzteaz gain, sortuko den giroaz gozatu ahalko dute interesdunek, 12:30ean salda beroa eskaniko dute eta.