Laudioko Kultura Etxean agertutako akatsak atzeratzen ari dira Arabako Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko hitzarmena sinatu aurretik

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 29a

Martxoan inauguratu zuten erakundeentzat eraikina, obrak amaituta./ Aiaraldea

Ainize Gastaka Laudioko alkateak azaldu du egindako obretan zenbait akats agertu direla eta horiek nork konponduko dituen argitu arte ez dutela sinatuko lagapen hitzarmena.

Laudioko alkateak Azalera magazinean pasa den astean aitortu zuenez, uste zuten Kultura Etxearen inaugurazioa hurbil egongo zela data hauetan, baina eraberritze lanetan agertu diren zenbait akatsek atzeratu dute prozesua.

"Akats batzuek ez dute garrantziarik, baina beste batzuek kezka sortzen digute", adierazi du Ainize Gastakak. Udalburuak argitu du ez dela lehenengo aldia egoera jazotzen dela: "Kasinoa ireki zenean hezatasun arazoak zeuden eta oraindik ez dira desagertu".

Gauzak horrela, Laudioko Udalak argitu nahi du noren ardura izango den akats horien konponketa eta hori adostu arte ez dutela Arabako Foru Aldundiarekin lagapen hitzarmena sinatuko. 

Kudeaketa eredua eta Kultura Etxearen filosofia

Bide hori egin bitartean, dena den, Kultura Etxeari dagokizkion bestelako erronkak ere badaude. Alde batetik, azpiegiturak izango duen kudeaketa eredua. Bestetik, lehen eraikin horretan zeuden talde guztiei egitea gonbidapena hara itzultzeko.

Halaber, alkateak ez dio atea itxi sorkuntzaren esparruan aritzen diren bestelako eragileei proposamen bera egiteari.

Laudioko Kultura Etxea berpizteko hausnarketa saioak

Kudeaketa ereduaren esparruan, Kulturlabek eta tokiko erakundeak bost hausnarketa saio antolatu dituzte. Iñaki Larrinbe artistak eta ZAS espazioko kideek bideratuko dituzte eta urrian 31tik azaroaren 28ra ostiralero elkartuko dira 17:00etan Kultura Etxean bertan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide