Bosgarrenez elkartuko ditu Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eskualdeko zein Euskal Herriko sortzaile, artisau eta ekoizle emakumeak*. Ohi gisa, goizeko planteamendua prestatzen ari dira, 11:30-14:00 bitartean hainbat artisten lanak ezagutu, dastatu edota erosteko.
Aurreko astean zabaldu zuten izen-ematea, eta azaroaren 10era arte egongo da zabalik, epea egun batzuk gehiago luzatzea erabaki baitute.
Aurreratu dutenez, Bor-bor elkarteak urtean zehar garatutako proiektuak ikusi edota ale batzuk eramateko aukera ere eskainiko dute; Aiaraldeko Harrera Gida edota Aiaraldeko genealogia feminista kasu.