Arrakastatsua izan da Faktoriako Jostailu Truke Azoka

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 15a

50 lagunek uparte hartu dute truke azokan. Goizean ekarri dituzte euren jostailuak eta 12:00etan banatu dituzte. Batzuk zozkatu behar izan dituzte ume askok nahi zituztelako eta beste batzuk, ordea, banaka hartu dituzte haurrek. Azokaren ondoren, txokolatea jan dute parte-hartzaileek.

Goizeko 10:30ean hasi dira umeak Faktoriak heltzen euren jostailuak lagatzeko. Trukean txartel bana jaso dute jostailu bakoitzeko eta horiek gero trukatu ahal izan dituzte.

12:00etan hasi da berez trukaketa. Bitartean, jolas libreak hartu du Aiaraldea Kooperatibaren egoitza. Jostailuak banatzeko orduan, haur bakoitzak bete du paper batean zein zen bere gogokoena eta batzuk zozketa bidez banatu behar izan dituzte.

Jarduera amaitzeko, txokolatea eta bizkotxoak jan dituzte eta jolasten jarraitu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide