Kultur sorkuntza Aiaraldean

Josu Vaquerizok saria irabazi du Ameriketako Estatu Batuetan bere azken filmari esker

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 21a

'The Glass Magazine' filmaren irudia. / J. V.

The Glass Magazine da pelikularen izenburua eta Weyauwega International Film Festivalek eman dio saria.

Josu Vaquerizo laudioarrak jarraitzen du ikus-entzunezkoak sortzen eta larunbatean Weyauwega International Film Festival estatubatuarrean proiektatu eta gero, pelikula labur onenaren saria jaso du. 

Zuzendariak aitortza eskuratu zuen han ere duela hiru urte bere aurreko filmarekin: Life in the XXI Century. Vaquerizok, bitxikeria moduan, aipatu du biek 42 minutu irauten dutela. Hori bai, hor amaitzen dira antzekotasunak.

Izan ere The Glass Magazine proiektuarekin aurreko zientzia fikzioko joera apurtu eta bestelako generoan egin ditu probak. "Hau errealistagoa da, emakume gazte bati buruzkoa da, musika esperimentala egiten du, supermerkatuetan lapurtzen du eta modu alternatiboan bizi da", aipatu du sortzaileak.

Vaquerizok bizi den hirian grabatu du pelikula, Brightonen, alegia, eta berak egin ditu lan tekniko eta artistiko gehienak, ez baitu aurrekonturik izan. 

 

Bi film gehiago bidean

Pelikula berria izanda ere, zuzendari laudioarrak ez du atsedenik hartu eta beste bi proiektutan buru-belarri sartuta dabil. Alde batetik, beste film labur bat grabatzen ari da eta % 75 inguru egin du jadanik. 

Bestetik, Karen Nikgoli buruzko dokumentala sortzen ari da. Artista hori margolaria eta antzerki esperimentaleko zuzendaria zen eta irandar-armeniar-norvegiarra zen.

Bideoklipa

Gainera, Codex Serafini taldearen bideoklipa ere ekoiztu du Josu Vaquerizok eta duela astebete sareratu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide