Laudioko Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek hartu dute hitza gaur eguerdiko hamabietan egindako adierazpen instituzionalean. Tokiko erakundeak indarkeria matxistaren kontra dituen konpromisoak azaldu dituzte zinegotziak zein alkateak, eta baita nola bideratzen eta egituratzen dituzten ere.
Udal langile askok ez ezik, emakume mordoak eta herritarrek ere parte hartu dute ekitaldian.