Gabonak hurbiltzen ari dira, baina Maderas de Llodioko langileek gaur gogoratu dute ez dituztela jai hain zoriontsuak izango, abiatutako greba 90. egunera heldu baita.
Ekoizpenaren %40ko deslokalizazioa eta 39 langileren kaleratzea galaraztea da lanuztearen helburu nagusia eta azaroaren amaieran enpresa eta beharginen arteko elkarrizketak egon ziren akordioa lortzeko. Edonola ere, Enpresa Batzordeak salatu zuen Garnicak proposatzen zuena ez dela bideragarria.
Gabonetako elkartasun zozketa
Pasa den astean egindako manifestazioan, erresistentzia deiarekin batera, SOS Aiaraldeak aipatu zuen Gabonetako elkartasun zozketa abiatu dutela eta zenbakiak erosi ez ezik, piketean produktuak uzteko aukera ere egongo dela.