Maderas de Llodio greba mugagabean

Fabrika barrura eraman dute kaleratze eta murrizketen aurkako aldarria Maderas de Llodioko grebalariek

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko urtarrilaren 29a

Ehunka herritarrek babestu dute Maderas de Llodioko langileek deitutako manifestazioa. Protesta irailetik geldirik dagoen fabrika barruraino eraman dute, eta Garnica konpainiari "konponbidea orain" exijitzen zion pankarta erraldoia eskegi dute.

Greba mugagabearen 132. eguna bete dute gaur Maderas de Llodioko langileek. Ehunka lagun batu dira arratsaldean herriko kaleak zeharkatu dituen manifestazioan. 35 behargin kaleratu eta ekoizpenaren zati handi bat eskualdetik kanpo eraman nahi duen Garnica konpainiaren asmoak gelditzeko eskatu dute.

Irailetik geldirik dagoen fabrika barruraino eraman dute aldarrikapena langile eta herritarrek. Manifestazioaren buruak Maderas de Llodioko azpiegituretara sartu eta Garnicari "konponbidea orain" exijitzen zion pankarta erraldoia eskegi dute.

Tentsio uneak ere bizi izan dira Ertzaintza ekitaldi amaieran fabrikara sartu eta bertan bildutakoak kanporatzen hasi denean. Poliziak behargin bat identifikatu du.

Guardianen itxieraren urteurrena

Maderas de Llodioko langileen aldeko manifestazioak Guardianeko labearen itzalketaren urteurrenarekin egin du bat. 2025eko urtarrilaren 29an behin betiko amatatu zuten Laudioko fabrika historikoaren bihotza zen labea, eta bertako 171 langileak kaleratzeko prozedura abiatu zuten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide