Egon diren, dauden eta egongo diren baserritarrak omenduta ospatu dute San Blas azoka

Txabi Alvarado Bañares 2026ko otsailaren 1a

Goizetik iluntzera arte luzatu zen giroa Aldai plazan. Maria Perez Gavira eta Iñaki Urkixo Perez omendu zituzten, eta Terentzio XVI. txerriaren pisaketak ere ikusmira sortu zuen. 

Ehunka lagun bildu zituen San Blas azokak atzo Laudioko Aldai plazan, goizetik iluntzera arte luzatu zen egitarauarekin. Ohiko eskema arrakastatsua mantendu zuten Kukutze elkarteko antolatzaileek.

Tokiko ekoizle eta artisauen azoka, herri kirolak eta dantza emanaldia egon ziren goizean. Arratsaldean, aldiz, Terentzio XVI. txerriaren pisaketak sortu zuen ikusmira handiena. Azokarako propio sakrifikatutako animaliak 315 kilo eman zituen balantzan.

Zozketan, aldiz, honako zenbaki hauek izan ziren irabazleak:

  • Lehen saria: 1561
  • Bigarren saria: 1552
  • Hirugarren saria: 2165
  • Laugarren saria: 2301

Baserritarrei omenaldia

Dena den, eguneko unerik bereziena eguerdian bizi izan zen, orduan egin baitzieten omenaldia herriko baserritarrei. Maria Perez Gavira eta Iñaki Urkixo Perezek jaso dute aitortza aurten, Oleta baserrian eginiko lanagatik, eta bertako hiru belaunaldietako ordezkariak igo ziren oholtzara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide