Mosaiko erraldoia egin zuten atzo eguerdian Laudio Institutuko ikasleek Herriko plazan, Martxoaren 8ko aldarriekin bat egiteko. Berez, iragan ostiralean egin nahi zuten ekimena, baina atzeratzea erabaki zuten azkenean, eguraldi iragarpenagatik.
Horrez gain, berdintasunaren aldeko beste hainbat ekimen ere egin dituzte azken egunetan hezkuntza zentroan.
DBH 1. eta 2. mailako ikasleek ikastetxeko leihoak apaindu dituzte berdintasunaren aldeko marrazki eta mezuekin:


3. eta 4. mailekoek, aldiz, Historiaren ahots galduak ihes-gela garatu dute, "historian ezkutatu edo isildu diren emakumeen lorpenak desblokeatzeko":


Laudio Goikoan, aldiz, "biolentzia estetikoa" jorratu zuten ikasleek, hezkidetzaren markoan.