EAJk exijitu dio Laudioko udal gobernu taldeari bere gain hartzea auzo batzarren eskaerak

Aitor Aspuru Saez 2026ko martxoaren 11

Laudioko EAJko zinegotzi taldea. / EAJ

Jeltzaleek kritikatu dute beste erakunde batzuei eskatu diela Udalak herritarren kexen aurrean esku hartzea, asko tokiko erakundeari bideratuta egon arren. 

Laudioko EAJk oharra plazaratu du bere haserrea adierazteko Udalak pasa den astean argitaratutako oharrarekin. Izan ere, testu horretan tokiko erakundeak zabaldu zuen beste erakunde publikoei eskatu diela bilera horretan agertutako arazoak konpontzeko eskaera.

Jeltzaleek beste prentsa ohar batekin erantzun dute eta exijitu diote udal gobernu taldeari bere gain hartu behar dituen ardurak hartzeko. "Idazkiak bidaltzera mugatzea ezin da auzotarren kezken aurrean erantzun politiko bakarra izan", aipatu du Maite Cortazar zinegotziak.

Hain zuzen, EAJk galdetu du ea zer gertatzen den auzo batzarretan agertu diren udal eskumeneko gaiekin: "Hiri-mantentzea, bide-garbiketa, espazio publikoen kontserbazioa, kartelen eta pintaden kontrola, hobekuntzak auzoetan edo tokiko eremuko segurtasun- eta mugikortasun-arloko jarduerak".

Halaber, jeltzaleek galdetu dute ea zer gertatzen ari den partaidetzaren bidez abiatutako beste proiektu batzuekin: "Skate park, haur-parkeak hobetzeko plana eta industrialdeetako jarduketak, eraldaketa digitaleko proiektuak, Ugarteko eremuaren estalkia edo argiteria publikoaren ordezkapena (...) Latiorro sumendiaren inguruko jarduketa eta Arraño auzorako hirugarren sarbidea".

Bukatzeko, EAJk berretsi du prest dagoela Laudioko auzoetarako benetako hobekuntzak dakartzaten ekimenetan laguntzeko, baina gobernu-taldeari "iragarki gutxiago eta kudeaketa eraginkor gehiago" eskatu dizkio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide