Baratza aretoan jarri zuten Txatxara obraren lehen hazia. Patas de gansa kolektiboko obra dantza pieza ikustera jende ugari bertaratu zen, estreinaldia bertan iragarri baitzuten otsaila amaieran.
Leire Sanjurjo eta Iratxe Bilbao dantzariek elkarrekin josi dute azken lanean, latsarriak dira protagonista (herrietako garbitegietan biltzen ziren emakumeak, hain zuzen).
2025ean Faktoriako saio irekian jendearen istorioak eta izarak pilatzeko deia luzatu zuten, bi sortzaileek. Hezurharagitutako sormen piezan, ahots eta gorputz ugariri egin diote toki: mugitu ezinik bizi izan diren emakumeei, biluztea kosta izan zaienei...
Halaber, izarekin eginiko jokoak argi islatzen du Txatxara lanean bistaratu nahi izan duten zama. Izan ere, emakumeek hartutako ardura eta elkarrizketa andanaz gogoeta egitera bideratzen dute ikus-entzulea eszenek hainbatetan.

Giro beroa nagusi
Giro beroa izan zen nagusi otsailaren 28ko emanaldian. Amaieran, areto-bete zutik eta txaloka. Eta, emanaldia borobiltzeko jolas metaforiko parte hartzaile bat: zenbat pisatzen ote du gorpuztutako izara-zamak?
Argazkiak: Patas de gansa (I.M.C)