Emanaldi bikoitzaz gozatzeko aukera egon zen Faktorian igandean, Arte Hartze Zikloaren barruan. Lehenbizi, Larriak azpian dantza pieza laburra ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Leire Sanjurjo eta Iratxe Bilbao dantzariek taularatu zuten oraindik sortze prozesuan dagoen obra. Dantza baliatuta, latsarrietan arropa eta izarak garbitzen emakumeek igarotako denbora ekarri zuten gogora.
Jarraian, oso bestelako emanaldi batez gozatzeko aukera egon zen, Bruselaseko The YouYou ahots-perfomance taldeak Aiaraldeko hainbat irrintzilariekin batera sortutakoa. Parte hartzaileak Faktoriako hainbat tokitatik ekin zioten irrintziak botatzeari, eta plaza nagusian amaitu zuten emanaldia, oihuak adarraren soinuarekin uztartuta.
Bi ikuskizun oso ezberdin izan ziren arren, oso ondo uztartu ziren bi emanaldiak euren artean. Horren seinale izan zen ondoren eginiko mahaingurua, bi emanaldien inguruko iritzi, galdera eta komentarioak partekatu baitzituzten parte hartzaileek zein ikusleek.
Emanaldi gehiago
Urte amaierara arte luzatuko da Arte Hartze Zikloa. Lehen emanaldia urriaren 8an egin zen, Artziniegako Arteko Landan:
Hurrengo emanaldien gaineko informazioa, aldiz, hemen ikusi daiteke.