Asteburu bizia izango da honako hau Faktorian. Ostiral iluntzean hasiko da giroa berotzen, Physis Versus Nomosen kontzertuarekin.
Beñat Antxustegi buru duen laukotea disko berria aurkeztera gerturatuko da Laudioko Industriagunean kokatutako euskararen pabilioira. Dena den, ezagunak dira dagoeneko espazioan, 2020an kontzertua eskaini baitzuten toki berean, gunea oraindik eraikitzeke zegoenean:
20:30ean hasiko da emanaldia. Sarrerek 8 euro balioko dute bazkideentzat eta 10 euro bazkide ez direnentzat, eta hemen eskuratu daitezke aurretik.
Larunbatean, aldiz, oso bestelako ekimen bat egongo da: familientzako magia ikastaroa Walas magoarekin, 17:30ean. Prezioa 3 eurokoa izango da bazkideentzat eta 5 euro ez-bazkideentzat, eta hemen eman daiteke izena.
Bukatzeko, igandean Burbuilak taldea igoko da oholtzara 19:00etan. Aiaraldeko hirukoteak, laukote bilakatuta, bere lehen diskoko hainbat kantu plazaratuko ditu. Sarrerak 5 euro balioko dute bazkideentzat eta 7 euro ez-bazkideentzat, eta hemen eskuratu daitezke.