Gaurko saioa oso betea dator. Alde batetik, Ainhize Gastaka Martinez izango dugu gurekin, Laudioko alkatea. Berarekin estreinatu genuen podcast hau, eta gaurkoan berriro izango dugu hemen udalerriko gaurkotasunari lotutako beste hainbat gai lantzeko.
Ondoren, kirolaren munduan sartuko gara buru-belarri. Alde batetik, Esti Orcasitasekin mintzatuko gara, Aiaraldea Bizikletea taldearen sustatzailea. Bestetik, CD Laudioko gazte taldeko kideak ere izango ditugu gurekin, asteburuan lortu zuten garaipenaren inguruan mintzatzen.
Ez gaitezen gehiago luzatu. Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.