Gaurko 'Azalera' podcastean Laudio izango dugu ardatz. Alde batetik, Ainize Gastaka Martinez alkatea izango dugu gurekin, udalerriko aktualitate politikoaz mintzatzen.
Ondoren, Aretara mugituko gara. Izan ere, bertako herri eskolaren mendeurrena ospatuko dute larunbatean, eta horren inguruan solastuko gara antolakuntzako bi kiderekin.
Ekin diezaiogun eskualdeko aktualitatea azalera ekartzeari.