1980. urteko azaroaren 29an, Oñatitik abiatu zen historiako lehenbiziko Korrika.
Handik eta astebetera amaitu zen, Bilbon. Gertutik bizi izan zituen egun horiek gure gaurko gonbidatuak, ekimenaren sortzaileetako bat izan baitzen.
Korrikaren hastapenetako pasadizoak partekatu dizkigu; baita egitasmoaren gaurkotasuna eta beharra aldarrikatu ere. Enpresa munduan igarotako urteak ere gogoratu ditu gurekin.
Hurrengo Geltokian, Urtsa Errazti.