Podcasta

'Hurrengo Geltokia' podcasta

-- Erredakzioa --
4 atal ikusteko
Hurrengo Geltokia #15: Haizea Castresana
2026/11/24

Gure gaurko gonbidatua futbolaren munduaz hitz egitera etorri zaigu, baina ez jokalari baten ikuspegitik, arbitro batenetik baizik.

Txikitatik futbolarekin lotuta egon da. Kirol horretan jolasten hasi zen, baina 13 urte besterik ez zituela zelaiaren beste aldean jartzea erabaki zuen, bere lehen partida arbitratuz.

Ordutik hona bide luzea egin du. Gaur egun, emakumezkoen Liga F-n arbitro laguntzailea da, eta 2026an beste urrats garrantzitsu bat eman du bere ibilbidean, gizonezkoen federazioaren lehen mailara igo baita.


Hurrengo geltokian, Haizea Castresana.

Hurrengo Geltokia #14: Santi Yaniz
2026/11/17

Saio honetan bizitza osoa kamera eskuan eman duen pertsona baten istorioa ezagutuko dugu. Laudioko argazkilari eta kazetaria da, Euskal Herriko paisaiak, natura, arkitektura eta gure herrietako bizimodua argazkietan jaso dituena.

Hurrengo Geltokian, Santi Yaniz Aramendia.

Hurrengo Geltokia #13: Iraia Martin Goti
2026/10/13

18 urte besterik ez ditu gure gaurko gonbidatuak eta hala ere, esperientzio oso potenteak daramatza bizkarrean.

Elikaduraren nahasmendu baten ondorioz bi aldiz egon da psikiatriako unitatean ospitaleratuta. Esperientzia horiek guztiak liburu batean bildu zituen eta horiek gurekin partekatzera etorri da gaur.

Hurrengo Geltokian: Iraia Martin Goti

Hurrengo Geltokia #12: Paki Ofizialdegi
2026/09/30

Globalizazioaren eta teknologiaren garai azkar hauetan, antzinako tradizio eta bizimoduak gorde eta transmititzearen garrantziaren jabe da gure gaurko gonbidatua.

Gaztetan piztu zitzaion grina, zerk bultzatuta ondo ez dakien arren, eta geroztik ez dio utzi ondarearen bueltan ibiltzeari. 

Etnografiaren garrantziaz, identitatea ez galtzeaz, irrintzi garaikideaz solastera eseri da gurekin. 

Hurrengo Geltokian, Paki Ofizialdegi.