Atzo 18:10ak aldera 50 urteko txirrindulari batek istripua izan zuen Kamaraka mendian, lagun batekin ibilbidea egin bitartean. Berez, erorketa izan zuen kirolariak eta mina hartu zuen aldakan.
Larrialdi zerbitzuak mobilizatu zituzten bera artatzeko (medikuak zein Ertzaintza eta suhiltzaileak) eta, egoera aztertu ondoren, erabaki zuten helikopteroa baliatzea eta Gurutzetako ospitalera eramatea.
Ertzaintzako erreskate unitateak hartu zuen bere gain ardura hori. Larunbatean ere bitarteko hori baliatu behar izan zuten Artziniegan, beste ezbehar batean.